Enpresa

Plataforma jasotzaileak eta orotariko makineria alokatzearen arloan eta bezeroei arreta ematean esperientzia zabala duten profesionalen talde bat jartzen dugu bezeroen agindura. Gure lehentasun handiena da bezeroen eskaera zorrotzari erantzutea kalitateko makinen bidez, baina, batez ere, hain zorrotza den arlo baten maila berean dagoen zerbitzu bat emanda.

Profesionak, bezeroen agindura

Jarduerak berak dakarrenetik harago doan zerbait da guretzat makineria alokatzea. Bezeroen beharrei era egokian eta eraginkorrean erantzuteak eskatzen du arlo honetan prestakuntza eta esperientzia handia duten profesionalen sare bat edukitzea, baina, batez ere, ilusioa eta lana ondo egiteko gogoa duten pertsonen sarea. Profesional guztiak –merkataritza saila, ekoizpen saila, zerbitzu teknikoa eta administrazio saila– bezeroen agindura gaude, zeinahi beharri erantzuteko prest.

Aholkularitza zerbitzua

Eskaera zorrotzenei arreta eman eta horiek errazteko prest dauden profesionalen talde bat jartzen dugu bezeroen agindura. Langile kalifikatuek eta alokairuaren arloan eskarmentu zabala dutenek egingo diote arreta edozein behar edo eskaerari, eta zorroztasun eta profesionaltasun handiarekin emango diote irtenbidea, eskaera zaila eta esklusiboa bada ere.